Weba posizionatzeko lehen urratsak SEO eta SMO

Jueves, 16. Octubre 2014 14:00 16:00
Enpresak eta Merkataritza

Ikastaro honetako parte-hartzaileek SEO (Search Engine Optimization) eta SMO (Social Media Optimization) sistemen oinarrizko alderdiak ezagutuko dituzte posizionamendu-prozesu estrategiko baten zati bezala, zeinari esker beren webguneetara erakarriko baitituzte bezeroak, eros dezaten edo erreserbak eta harpidetzak egin ditzaten.

Helburuak


- Jakitea zeintzuk diren bilatzaileek, bereziki Googlek, webgune bat posizionatzeko edo, alderantziz, zigortzeko kontuan hartzen dituen alderdiak.

-Ulertzea posizionamendua bezeroari orientatutako etengabeko estrategia dela.

-Jakitea zein garrantzi duen SMO-k (Social Media Optimization ) gure posizonamendu estrategian.

-Jakitea zein tresna eta metodologia dauden SEO eta SMO gure negozioa sustatzeko ekintzetan sartzeko.

Edukia


-Sarrera. Zergatik da beharrezkoa bilatzaileetan posizionatzea? 

-Bilatzaileetan posizionatzea. Jarraitu beharreko urratsak.

-Nola lortu gure webgunea bilatzaileentzat indexagarri izatea.

-Hitz gakoak identifikatzeko estrategiak.

-Esteka bilaketa.

-Irudien tratamendua posizionamenduan.

-Edukiaren garrantzia.

-SMO posizionamenduaren jarraibideak.

Noretzat


Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

Noiz


Urriaren 16an 14:00 - 16:00 etara

Non


Kzgunea Barakaldo-Cedemi (Altos Hornos de Vizcaya 33, 48901 Barakaldo)

Leku Erreserba


Erreserba online

 

Parte-hartzaileek SEO eta SMO sistemen oinarrizko alderdiak ezagutuko dituzte posizionamendu-prozesu estrategiko baten zati bezala

SUBIR